RFEG-KO INDARREAN DAUDEN ARAUAK ETA BESTALDE KLUB-EKO ARAUAK.
MUGAZ KANPO: Hesola zuriak, alanbre-hesiak edo lurrean margotutako marra zuriz zehaztuta.
LURSAILA KONPONTZEN: Margo urdinez edo zuriz zehaztutako ibilbidearen eremua. EZ JOKATU: Jokalari baten bola urez betetako bunker batean egonez gero, eta ez badago dropatzeko modurik, lursailaren konponketatzat hartuko da eta jokalariak zigor barik atera ahal izango du bolakanpora.
ERAGOZPENAK: Bide guztiak, inguruko hartxinga,kainu-zuloak, aspertsoreak, ureztatze-ahoak, kutxatilak edo, bai hartxingaz bai belar artifizialez estalita dauden arloak oztopo mugiezintzat hartuko dira 16.1 arauaren arabera, eta leku hobera aldatuko dugu bola.
Zuhaitz guztiak eta zuhaixkak zurkaitzekin edo plastikozko babeslearekin oztopo mugiezintzat hartuko dira 16.1 arauaren arabera, eta leku hobera aldatuko dugu bola.
DROPATZEKO AUKERAKO EREMUA: 2.zuloan (ezkerralde zein eskuinaldean)
Eskumako esterak zelaiko zatiak dira. Dropatu eta gero jar daitezke tokiko arau orokorrak “arrasetik moztutako belarrean jarri” zehazten duenean.
LURREAN SARTUTAKO BOLA: 16-3b araua ibilbide osoan erabiliko da. Bola bat talkaren eraginez, bete-betean sartzen bada lurrean zigor barik altxa dezakegu, garbitu eta egondako lekutik ahalik eta hurbilen dropatu beharko dugu, baina inoiz ez, zulotik hurbilago.
Bola dropatzean lehenengoz ibilbideko zelaiko alde bat ukitu behar du derrigorrean.
BOLA DROPATU: Zigor barik dropa daiteke basurde arrastoak daudenean, lursaila konponduta egon ala ez.
BOLA IPINI: Ibilbideko arrasetik moztutako belar-eremuan dagoen bola zigor barik hartu eta garbi daiteke. Bola jaso orduko jokalariak kokagunea seinalatu behar du. Bola altxatzean, 15cm-ko distantziaren barruan kokatu beharko da, baina inoiz ez jatorriz zegoen zulotik baino hurbilago ezta green-ean ere.
Jokalariak ezin izango du behin baino bola ipini, beraz jokoan egongo da lurrean jarri ostean (14.1 araua)
ZIGOR–EREMUAK: Jokalari baten bola aurkitzen ez bada edo mugaz kanpo badago, hobe dezake bola, bi kolpetako zigorra izanda; arrasetik moztutako belarrean, ez jatorriz zegoen zulotik baino hurbilago edo zelaiaren muga gurutzatu zuen lekutik.
Jokalari batek jakin ez dakienean jokatutako bola zigor-eremuren batean dagoen ala ez 18.3 arauaren arabera behin-behineko bola joka dezake.
2, 10, 11 eta 18 zuloetako zigor-eremu gorriak (alde batetik soilik zehaztuak) infinituraino hedatzen dira.
Jokalari batek hobekuntza berezia izango du ibilbideko bunkerren bat zigor-eremutik hurbilegi dagoenean, ezin badu dropatu.
Rough delakoaren marra altuenak hesola gorri eta horiaren aretan zigor-eremua zehazten du.
TOKIKO ARAUA HORIEK HAUSTEAGATIK ZIGORRA: Strokeplay-ean bi kolpe eta Match play-en zulo osoaren galera.
GREEN–ERA SARTZEKO DISTANTZIAK:
Hesola gorria, 100metrora
Hesola zuria, 150metrora
Hesola urdina, 200metrora