ZELAIA, 71KO PARRA
3ko parra
Mendi magal estu batek eramaten gaitu kaletik apurka-apurka zabaltzen den green-eraino.
Zuloa ezkerraldetik jokatu behar da, eskumatik green-aren alboan lau bunker eta amildegi bat daudelako. Sakan hori hesola gorriekin mugatuta dago alboko ur-oztopoa adierazteko.
Lehenengo zuloa denez, egin beharreko balorazio psikologikoak eta duen luzerak zailtasuna dakarte zulo zoragarri honetan.
5eko parra
Lehenengo jaurtiketa mendi magal biren artean jokatuko da bola jaitsiera leun batetik joan behar duelarik. Distantzia handia hartzen duten jokalariek ezkerrekobidezidorretik joan beharko dute “dog-leg” delakoa eta eskumako bunkerra saihesteko.
Bigarren jaurtiketa labur jokatu behar da kale estu baten aurrean baikaude edo arriskatu, green-era zuzenean jokatzen. Baina kontuz ibili behar da ezkerreko aldean dauden hamar bunkerrak eta amildegia ekiditen saiatu beharko da eta.
Green-era abiatzean, erne ibili behar dugu ezkerraldeko mugaz kanpoko eremuarekin eta eskumako amildegiarekin.
3ko parra
Zulo zoragarria aterpetxe ederrarekin alboan. Green-era joateak hiru aukera argi ematen dizkigu, eskuinekoa arriskutsuena delarik;alde horretan oztopoz inguratutako lau metroko inguruan jokatu beharko litzatekeelako. Bestela, erditik jokatzeko, hasieran dagoen bunkerraren gainetik bota behar da bola.
Eskerretako sarrera arrisku gutxien duen aukera da, bunkerraren mehatxua ekiditeko bolakgreen aurretik botea egiteko aukera ematen baitigu.
4ko parra
Pare laburrena izanda, interesgarria da irteeratik green-era heltzeko aukera dagoelako, baina jokalariak zehatz eta luze jokatzen arriskatu beharko du kalea baino altuxeago dagoen green-era heltzeko.
Green-a amildegiz inguratuta dagoenez, bola kontrolatu beharko da haiek ekiditeko. Aurrean dagoen kale zatia lau bunkerrez inguratuta dago, bat oso handia, irla batekin erdian.
Irteerako kolpea laburra bada, green-era heltzeak aipatutako arriskuak dakartza.
3ko parra
Luzera erdiko zuloa denez, eta bandera tee-aren alde oso altu dagoenez, distantziak eskatzen duen baino makilagehiagorekin jokatu behar da.
Hori gutxi balitz, ezkerraldetik mugaz kanpoko gunea arriskutsuak eta bunker bik, bata ezkerraldean eta bestea zulo sarreran, zaildu egiten du emaitza.
4ko parra
Honako zulo zoragarri hauirteeratik heltzeko aukera ematen duen laku batez edertutakoa da. Hasierako jaurtiketan kontuz ibili beharko dugu bola uretara erori ez dadin ezta ezkerraldeko mugaz kanpoko gunera ere.
Hori dela eta aukera bi ditugu: labur jokatu oztopoak ekiditeko edo arriskatu ahalik eta lasterren helburura heltzeko.
4ko parra
Hasierako jaurtiketa zehazten badugu, zulora bide-zidorretik joateko aukera ematen digu, baina ondo ezagutu behar ditugu distantziak “dog-leg”delakoaren arabera hegaldiaren luzera alda daiteke eta; ondorioz, zenbat eta luzeago apuntatu, hainbat eta arrisku gehiagotan sar gaitezke.
Green-aren sarrerak ere arriskua du eskuinetako amildegiarekin eta ezkerraldeko bunker batzuekin.
5eko parra
Zulo hau amaitzean, paregabeko edertasunaren aurrean egongo gara, dudarik gabe. Irteera eskumatik jokatu behar dugu “dog-leg” delakoa laburtzeko.
Hasierako jaurtiketa luzea bada, green-era bi kolperekin heltzeko aukera dago. Aukera hori oso arriskutsua da, ezkerraldetik huts eginez gero, mugaz kanpoko gunera joan gaitezkeelako. Beste aukera bat izan daiteke bigarren jaurtiketa jokatzea, gurutzatzen duen kalea erreferentzia moduan hartuta.
Sarrerako kolpeangreen-eko ezkerraldean dauden oztopoak saihestu behar ditugu.
4ko parra
Ezkerrerantz biratzen den zuloa da, motza, kamisetatik berdea jotzeko erronka, kamiseta zuritik ezinezkoa den zerbait, lehen jaurtiketa labur eta tentsioarekin, 140 metro inguruko penalti eremuekin ezkerrean eta eskuinean. Bigarren plano bat beheranzko berdegunera eta berde oso handia, estua eta oztopo ugariz babestua. Hasieratik amaierara arte babestzera behartzen zaituen zuloa.
4ko parra
Paregabeko edertasuna duen irteera dugu oraingoan, batez ere marka horidun tee-tik 130 metroko luzera duen mendiarte gainetik hegan egin behar duenean bolak.
Kale atzealdean dagoen bunkerrara apuntatu behar dugu; alde batetik, irteerako bidearen albo banatan sekulako zuhaitzak daudelako eta beste alde batetik, irteeratik ikusten ez den mugaz kanpoko eremua saihestu behar delako.
Green-eko sarrerako ezkerraldea eta zuloaren atzea ere arriskuz beteta daude.
4ko parra
Drivera-ren erabilera baldintzatzen duen hainbat oztopoz hornituriko zulo aparta da hau. Ezkerraldeko haritzondo bik eta eskumako haritz-basoak nabari estutzen dute joko-aretoa.
Green-a metro batzuk geroago dagoenez, makila zehatza hartzeak berebiziko garrantzia du, distantziaren balorazioa gogor alda daitekeelako bandera-kokapenaren arabera.
5eko parra
Jokatzen hasi baino ez, eta hainbat bunkerrekin topo egiten dugu zulo honetan. Jaurtiketa bitan green-era heltzeko, ezkerraldeko bunkerraren gainetik hegan egiten jokatu behar da. Horraino heltzen ez denak kale erditik joka dezake, green-ean hirutan sartzeko. Komenigarria da eskumatik jokatzea, beste aldeko oztopoak ekiditeko. Ez ahaztu green-eko atzealdean mugaz kanpoko gunea dagoela
4ko parra
Oraingo zuloan ezkerraldera biratu beharra dago, eskuinetan kalea ixten duen zaku moduko bunker handi bat dagoelako. Irteeratik green-a ikusezina denez, luze jotzen duen jokalariaren estrategia ezkerraldetik jotzea izango litzateke “dog-leg” delakoa laburtuz.
Green-aren sarreran eskumako bunker bi eta amildegi bat ekidin behar ditugu
5eko parra
Irteeratik ezkerraldean mendi-magal eta eskumatan amildegi batekin topo egiten dugu. Jokalariak hasieratik erabaki behar du zer egin: luze jo eta arriskatu edo seguru jokatu, labur jotzen; ezkerraldeko bunkerrak eta eskuinetako amildegiak estutzen baitute kalea.
Oztopo horiexek osatzen duten pasabide estua driverrarekin gainditu beharko litzateke, hurrengo jaurtiketarekin green-era heltzeko.
Greeneko sarrerako arriskua eskuinaldean dago, dudarik gabe.
ZELAIKO PLANOA
